NUESTRA SEÑORA DEL ROSARIO OLIBA OLIO BIRJINA ESTRAN (OOBE) ETA MAHAIKO ARDOAN ESPEZIALIZATUTA DAGOEN KOOPERATIBA BAT DA
Castillo de Ablitas, kooperatibaren marka
Artisau erako Oliba Olioa da gure nortasunaren ikurra
Mahaiko ardoa ere saltzen dugun arren, gure dendan kalitaterik oneneko olioa erosi ahal izango duzu online, zuzenean gure errotatik.
Errotak eta upategiak mende bat baino gehiago daramate Oliba Olio Birjina Estra eta barietate desberdinetako ardoa ekoizten. Nekazari kooperatiba bat gara, tradizioa errespetatuz modernizatzeari uko egiten ez diona. Bisitatu gure online denda gure produktuak ezagutzeko.
Kooperatibaren artisau erako Oliba Olio Birjina Estraren barietateak (OOBE)
Fruta ukituak
Empeltre Oliba Olio Birjina Estra
npeltre barietatea leunagoa da arbekinarekin eta beste barietate ezagun batzuekin alderatuta, hala nola pikual edo hojiblanca olibekin. Zapore ez hain bizia eta kolore hori argiagoa izateaz gain, fruta gustuko ukituak ditu.
Nuestra Señora del Rosario kooperatibaren Oliba Olio Birjina Estraren barietatea Ablitasen ehotzen da, Nafarroako Erriberan, eta ez da beste barietate batzuekin nahasten botilaratzean.
Barietate minagoa
Negral Oliba Olio Birjina Estra
Negral barietatea Aragoi inguruko bertako barietate bat da, non «Sabiñaneko negrala» esaten dioten. Mahairako oliba bat da, beste barietate batzuek baino ukitu mingots eta mikatz biziagoa duena.
Ez da erraza negral Oliba Olioa aurkitzea, eta, zalantzarik gabe, gure kooperatibaren lorpenik handienetako bat da. Nuestra Señora del Rosarion ekoitzitako negral oliba olioa ez dago beste barietate batzuekin nahastuta, eta Nafarroako Erriberako gure sailetatik bakarrik dator, olibondo hori ondoen ematen den Aragoitik oso gertu.
Oso leuna, arina eta fruta ukituekin
Arbekina Oliba Olio Birjina Estra
Arbekina barietatearen jatorria Ekialde Hurbilean dago, eta XVII mendean ekarri zuen Medinaceliko Dukeak Espainiara. Arbecan zuen gaztelu-jauregian (Katalunia) landaketa bat egin zuen, eta horregatik esaten zaio arbekina oliba.
Arbekina Oliba Olio Birjina Estrak zapore gozoa du, eta merkatuan aurki dezakezun oliba olio leunenetako bat da. Gehien kontsumitzen den olioetako bat da, ez duelako beste olio batzuen kutsu mingots eta mikatza.
Horrek atseginagoa egiten du zapore indartsuak maite ez dituzten pertsonentzat, eta, horregatik, oliba olio birjina estraren mota hau izan ohi da haientzako aukerarik onena.
Nafarroako gorria eta beltza
Ezagutu kooperatibaren ardoak
Gure upategian Nafarroako jatorri izena duten ardo beltzak eta gorriak aurkituko dituzu Horiek guztiak ere gure bazkideen mahatsetatik datoz.
Gaur egun, gure ardoak garnatxa eta tempranillo barietateetatik datoz, “Bolandin” eta “Castillo de Ablitas” markekin.
Oliba Olio Birjina Estra eta zero kilometroko ardoa, bitartekaririk gabe
Gure olio eta ardo guztia kooperatibako bazkideetatik dator. Ehotzen ditugun olibak gure sailetan bertan landu eta gure errotan prentsatu dira, distantziarik txikienean. Ehunka urteko olibondoetako oliba jaso berrietatik ateratzen dugu olioa. Gure online dendako produktuak zuzenean ekoizlearengandik datoz. Erosten duzun oliba olio birjina estra da kooperatibatik zuzenean erosten duzu. Bitartekaririk gabe.
Errotaren historia
Nuestra Señora del Rosario kooperatiba 1952ansortu zen, nekazari talde bat Ablitaseko parrokoarekin elkartu zirenean, indarrak batu eta beren upategia aurrera ateratzeko, Nafarroako Erriberako lurretan zituzten 280 hektareatako produktuarekin. Harrezkero, zereala eta ardo beltz eta gorriak ekoitzi ziren, baina gure produkturik preziatuena olioa da, “gure herrikoa” esaten dioguna, Ablitas irismen nazionaleko gunea delako olibondoa ustiatzeari dagokionez.
«Gure herriko olioa».
Metodo tradizionalekin aterarako oliba olio birjina estra
Gure kooperatiban ekoitzitako olioak mekaniko prentsatuta bakarrik ateratzen dira. Prozesuan ez da produktu kimikorik erabiltzen.
Gure sorreratik gauza asko aldatu dira, baina tradizioa errespetatzearekin konprometituta jarraitzen dugu, betiko zaporerik onena duen oliba olioa ekoitziz, eta bere esentzia aldatu gabe.